Igartzatik mugitu gabe Aralarrera txangoa egingo dute
AISIA // Aizkorri Mendizale Elkartekoek, Patxi Zubizarreta laguntzarekin, Aralarrera irudimenezko txangoa egingo dute, gaur. Idazle ordiziarraren Garalar-Maralar lana Aralarren gertatzen denez, istorioa ardatz izango dute. Literatura, marrazkiak eta musika uztartuko dituzte. 15:00etan ikasleentzako saioa egingo dute 18:00etan, publiko zabalarentzat.












