Aire zabaleko pintura lehiaketa egin dute gaur Idiazabalen
35 margolarik parte hartu dute. Datorren astean lanak ikusgai egongo dira.
Aire zabaleko bigarren pintura lehiaketa egin dute gaur Idiazabalen. 35 margolarik parte hartu dute. Margolanak datorren aste osoan zehar ikusgai egongo dira, astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era eta 16:30etik 19:30era, ostiralean 10:30etik 12:30era eta 16:30etik 19:00etaraeta larunbatean eta igandean, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.
Jarraian, irabazleak eta argazki galeria.
-A KATEGORIA:
1. Esteban Oroz (Eibar)
2. Jose Reyes (Leioa)
3. Iban Aranburu (Beasain)
Aipamen berezia: Iker Mugarra (Zeberio)
Lehen idiazabaldarra: Iñaki Zabaleta
-B KATEGORIA:
1. Choe Maze (Beasain)
2. Maddi Caamaño (Idiazabal)
-C KATEGORIA:
1. Mikel Boligana (Idiazabal)
2. Harri Goiburu (Idiazabal)
3. Aiert Garzia (Zaldibia)