Bide berdeen eguna ospatzen ari dira gaur
Ibilbide gidatua eta gastronomia jarduera egin dute.
Bide berdeen eguna da gaur. Zumalakarregi Museoak antolatuta, Ormaiztegiko Udalarekin, Mutiloako Udalarekin eta Goiturrekin elkarlanean, 13. edizioa den honetan, Bide berdetik mahaira lelopean ibilaldi gidatua eta gastronomiaren inguruko tailerra egin. Mutiloa-Ormaiztegi bide berdean zehar egin dute ibilaldia eta 30 pertsona inguruk parte hartu dute. Clara Gutierrez biologo eta etnobotanikan adituak lagundu die. Barnaolara joan dira lehenik, bertatik Troi Bidera, Mutiloara iritsi arte. Mutiloa bidean bildutako landareekin tailer gastronomikoa eta dastaketa egin, eta ondoren Liernira itzuli dira.