San Isidro eguna ospatu dute Ataunen
San Isidro eguna ospatzeko, herriko artzainen gaztak banatu dituzte Ataun aiako aterpean. Gero, bazkaria egin dute.
Ataun Aiako aterpean herriko artzainen gaztak dastatu ahal izan dituzte. / A.Garmendia San Isidro nekazarien zaindariaren eguna ospatu dute Ataungo Aia auzoan. Ziza eta baserriko barazki azoka egin behar zuten, baina, azkenean, bertan behera geratu da. Halere, herriko artzainek egindako gaztak dastatzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Bost gazta mota banatu dituzte Aiako Erroipe aterpean. Ondoren, kantu poteoan aritu dira eta, eguna biribiltzeko, bazkaria egin dute Haitzarri elkartean.













