Bigarren jarduera, boleibola
'Zatoz kirolera' ekimenaren barruan, boleibolean ibili dira Aizkorpeko hainbat gazte larunbatean, Idiazabalen.
Apirileko azken asteburuan Seguran orientazioa landu ondoren, ‘Zatoz kirolera’ ekimeneko bigarren jarduera egin dute larunbatean Idiazabalen. Boleibolean ibili dira Aizkorpeko zenbait gazte. Hirugarren ekintza, eta azkena, ekainaren 11n izango da. Eskalada eta mendiko jarduerak egingo dituzte Zegaman. Gazteek lineako autobusak izango dituzte erabilgarri, doan. Zegamako, Segurako, Mutiloako, Zeraingo eta Idiazabalgo Udalek antolatutako ekimena da ‘Zatoz kirolera’, DBH1 eta DBH2-ko gaztetxoen jarduera fisikoa sustatzeko. Azken jardueran izena ekainaren 9ra arte eman daiteke, ondorengo kartelean agertzen den QR-aren bidez.