22 egunen ondoren, greba mugagabea bertan behera utzi eta bihar lanera itzuliko dira langileak. Sinatu duten itunak "nabarmen hobetzen dizkigu lan baldintzak".
Beste astebetez paretsuan mantendu da koronabirus kasu berrien datua Goierri mailan. Hiru herri daude eremu berdean, gainontzekoak, gorrian. Zumarragak jarraitzen du kasu gehien pilatzen.
'Zure platerean hasten da mundua' dokumentalaren aurre-estreinaldia ostegunean izango da, Hernaniko Orona auditorioan. Agroekologiaren ikuspuntutik, elikaduraren inguruko "begirada zabaldu" nahi du egitasmoak. Herrika zabaltzeaz gain, lanketa sakonagoa ere bultzatu nahi dute, eskolekin, baserriekin eta eragileekin.
Minbiziaren aurkako hamabostaldia bihar hasiko da, Beasainen. Kanpaina honekin Minbiziaren aurka Gipuzkoa elkarteak pertsona gehiagorengana iritsi nahi du, "gure arreta berritu eta zerbitzu gehiago eskaintzeko"
Iñaki Puyadena errugbi jokalariak errugbia utziko du aurtengo denboraldia amaitzean. Ordizia Rugbiko harrobiko jokalariak 300 partidaren langa gainditu duen bakarrenetakoa da. Igandean jokatu zuen Altamira zelaian azken partida, eta amaitzean, taldekideek omenaldia egin zioten.
Telleriarteko auzotarren eta herriko baserritarren topagune izateaz gain, lotura estua izan du txirrindularitzarekin. Atzo egin zuten ospakizunaren ekitaldi nagusia, eta hainbat txirrindulari inguratu ziren bertara.
Zerainen jokatu da larunbatean Gipuzkoako bola eta toka txapelketa. Ekainaren 4an Ereñotzun izango den Euskadiko bola txapelketarako txartela lortu du Peñagarikanok.
Arkatzak antolatuta maiatzaren 7an egin zen herri mailako lehiaketan 32 partaidek hartu zuten parte. Lan guztiak ostiralera arte daude ikusgai Kultur Etxean. Udarako eskaintza ere ireki du marrazketa elkarteak.
Legorretako Reggae jaialdi ezaguna ekainaren 11n egingo dute. Sarreren aurresalmenta ere martxan da dagoeneko.
Segura Goierrik 1-0 irabazi dio Sanpedrotarrari, 1. Erregional mailarako igoera fasean. Datorren asteburuan igoera izango dute jokoan, eta Astigarragara joateko autobusak antolatu dituzte.
Gaur Logistika Lazkao taldeari 6-2 irabazi dio etxean, eta Lazkaon erabakiko da datorren asteburuan bietatik zein taldek jarraitzen duen play off-etan. Areto futboleko Gipuzkoako 2. mailatik 1.go mailara igotzeko faseko joaneko partida izan da Resti pilotalekuan jokatutakoa.
ZerainLabek antolatuta, Oiharte sagardotegian bazkaria egin dute 80 bat lagunek. Herri bizitza batzordeak antolatuta, herriko artzainen arkumea Lumagorriko hegalen jana egiteko elkartu dira 60 bat lagun herriko plazan.
'Zatoz kirolera' ekimenaren barruan, boleibolean ibili dira Aizkorpeko hainbat gazte larunbatean, Idiazabalen.
Beasainek 2 eta 1 menderatu du Portugalete, eta igoera faseko hirugarren eta azken kanporaketa jokatuko du. Madrilen izango da