Igoera partida bakarrera dago
Beasainek 2 eta 1 menderatu du Portugalete, eta igoera faseko hirugarren eta azken kanporaketa jokatuko du. Madrilen izango da
Beasainek Espainiako Futbol Federazioaren 2. mailara igotzeko bigarren kanporaketa ere gainditu du. 2 eta 1 irabazi zion atzo Portugaleteri. Cristian Sanzek sartu zuen lehen gola, 20. minutua bete baino lehen; bizkaitarrek berdintzea lortu zuten, eta partida luzapenean erabakiko zela zirudienean, Beñat Eizagirrek gola egin zuen azken minutuan.
Beasainek gaur jakingo du nor izango duen azkeneko aurkaria. Partida Madrilen izango da.