Irizar e-mobility|ko enpresa batzordeak enpresa ituna sinatu du zuzendaritzarekin
22 egunen ondoren, greba mugagabea bertan behera utzi eta bihar lanera itzuliko dira langileak. Sinatu duten itunak "nabarmen hobetzen dizkigu lan baldintzak".
Irizar e-mobility-ko enpresa batzordeak prentsa ohar bidez jakinarazi berri duenez, 22 egun greban egon ondoren, gaur, Maiatzak 16 astelehena, Irizar e-mobility-ko enpresa batzordeak enpresa ituna sinatu du zuzendaritzarekin. Honela, greba mugagabea bertan behera utzi eta bihar lanera itzuliko dira langileak.
“Egunak luze eta gogor joan dira baina merezi izan du. Firmatu dugun itunak nabarmen hobetzen dizkigu lan baldintzak. Itun hau ez zen posible izango greban egon garen 180 langile guztion konpromiso eta borrokarik gabe. Ezin ahaztu ere eragile sozial eta politiko ezberdinek erakutsi diguten babesa, benetan eskertzekoa izan da. Argi geratu da beste behin ere langile borrokaz lortzen direla langileon eskubideak eta greba egiteak merezi izaten duela”.