Antzizargo udalekuetako izen ematea zabalik dago
Lau aukera prestatu dituzte, adin tarte ezberdinen arabera. Hamabost eguneko bi txanda egingo dituzte
Antzizar kiroldegiko udalekuetan izena emateko epea zabalik dago, ekainaren 12ra arte. Kiroldegian bertan edo euren webgunetik egin daitezke tramiteak.
Adin tarte bakoitzarentzat jarduera sorta propioa diseinatu dute. Txikienek, esaterako, igeriketa, psikomotrizitatea eta jolasak landuko dituzte. 2018 eta 2017 urteetan jaiotako haurrei bideratutako ekintzak dira; apur bat koxkorragoek, 2016 eta 2014 urteen bitartekoek, igeriketa, tenisa eta kirol jolasak landuko dituzte; 2013 eta 2007 urteen bitartean jaiotakoek, berriz, tenisa – kirol jolasak – ur festa sorta edo eskalada – arku tiroketa – monozikloa sorta aukeratu beharko dute.
Bi txanda egingo dituzte. Ekainaren 23tik uztailaren 8ra, lehendabizikoa eta uztailaren 11tik 22ra, bigarrena. Bi txandetan izena emateko aukera badago.