Beasaingo Dantzari Txiki Egunean zortzi talde elkartuko dira
Egun osoko egitaraua prestatu dute. Igandean izango da

Beasaingo Dantzari Txikien eguna egingo dute igandean. Goierriko dantza talde gehienak elkartuko dira. Berako Gure Txokoa taldea ere bertan izango da.
Egun osoko egitaraua antolatu dute: 10:45ean Dolarea Parkean bilduko dira; 11:30erako kalejira abiatuko dute; 13:15ean San Martin plazan elkartuko dira eta dantza ikuskizunak egingo dituzte; arratsaldean, gehiago. 16:30ean, modestorekin, dantzaldia egingo dute Erauskin plazan.