Goienizen azken filma
Zineklubak 'Last film show' filma eskainiko du etzi. Oporrak hartuko dituzte, urrian indarberrituta itzultzeko
Goieniz zineklubak Last Film Show —Azken filma— pelikula eskainiko du etzi, 20:15ean, Usurbe Antzokian. Samay da filmeko protagonista; bederatzi urterekin zinera joango da lehen aldiz, eta erabat liluratuta geldituko da. Zine munduan murgilduko da, nahiz eta bere aitak galarazi egin nahi dion. Emanaldia gaztelaniaz izango da. Goieniz 2021/2022 ikasturteko azken filma izango da. Urrian berreskuratuko dute jarduna.