Goierritarren arteko derbia, Gipuzkoako txapelketako finalean
BKL Murumendi ere finalean sartu da, markagailua iraulita. Goierri Gaestopas atarian gelditu da
Goierri UZ Baleikek eta BKL Esparruk jokatuko dute junior mailako Gipuzkoako txapelketako finala. Asteburuan ziurtatu zituzten finalerako txartelak. Are, joaneko partidako errentak handitzea lortu zuten bi taldeek. Finala partida bakarrera izango da, larunbatean, 12:00etan. Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian jokatuko dute, kantxa neutroan.
BKL Murumendi ere finaleraino iritsi da. Laranjek Hondarribiako Ama Gudalupekoaren aurka jokatuko dute. Hauek ere Zarautzen arituko dira, 10:00etan, Aritzbatalde kiroldegian. Goierri Gaestopas taldea finalerdietan erori zen, nahiz eta puntu bateko errenta zuten joaneko partidatik. BKLk, berriz, markagailua iraultzea lortu zuen itzulerakoan.