Popatik taldeak bigarren abestia argitaratu du
Popatik hirukoteak 'Musikatzen' abestia argitaratu du. Bikote baten arteko maite-jolasei kantatu diete
Popatik hirukoteak Musikatzen abestia aurkeztu du. Maitasunari abestu diote, taldearen izaera mantenduz. Bikote baten arteko maite-jolasak izan dituzte ardatz.
Letra |
|||
Hiru bider lau hamabi, Arnesik gabe estutu |
Nora partitu da Fado, lami, larre… Segi maitea, segi, |
Pentagramako bigarren Plazerari kadentzia |
Nora partitu da Fado, lami, larre… Segi maitea, segi, |
Ekaitz Goikoetxea beasaindarrak idatzi du abestia. “Zenbat gozatu nuen kantua idazten”, oroitu da. Xabier Crehuet ordiziarrak melodia jarri die eta berak kantatzen du. Saioa Venturaren laguntza ere badu. Halaber, Pello Ramirezek biolontxeloarekin musikari sakontasuna eman dio.
“Hemen da gure bigarren oparia”, dio taldeak. “Gu gara Popatik, emateko eta hartzeko jaioak!”