Ahalik eta zale gehien eraman nahi dituzte Madrilera
Beasainek Madrilen jokatuko duen kanporaketa erabakiorra gainditzeko zaleen babesa "ezinbestekoa" dela aipatu dute klubetik. 25 euroan jarri dituzte sarrera eta bidaia. Igandean egingo dute joan etorria
Beasainek “ahalik eta zale gehien” eraman nahi ditu Madrilera, Txantrearen aurkako kanporaketa erabakiorra errazagoa izateko. Zuzendaritzarentzat zaleen bultzada eta laguntza “ezinbestekoa” izango da da partida irabazteko eta, horregatik, “deialdi berezia” egin dute.
Sarrerak eta autobusak 25 euro balioko ditu oraingoan. Igandean bertan abiatuko dira, Barrendain plazatik, 06:00etan. Partida amaitzutakoan itzuliko dira.