Helburuak betetzen ari dira Ordiziako igerilariak
Ordizia igeriketa taldeko igerilariak emaitza onak lortu zituzten Legazpin jokatu zen Gipuzkoako Igerilari Osoko Txapelketan. Benjamin mailako hamar igerilarik parte hartu zuten. Nabarmentzekoak Intxixu Marinek (urrea), Markel Araujok (4. postua) eta Jon Garaialdek (zilarra) egindako lana. Erreleboetan, mutilek hirugarren postu oso preziatua lortu zuten. Taldekako sailkapenean, mutilak bigarren geratu ziren, eta sailkapen bateratuan, hirugarren.