Sagardo eguna eta erromeria egingo dituzte Legorretan
Hamaika sagardo desberdin egongo dira aukeran. Larunbatean izango da.
Sagardo eguna eta erromeria izango dira larunbatean, Legorretan, Bilkoin, Aldapa Haundi eta Jotakea elkarteek eta Irrintzi Alai dantza taldeak antolatuta. 18:00etan hasiko da sagardo dastatzea. Edalontzia 3,5 euroan erosi ahal izango da, eta pintxoek 1,5 euro balioko dute. 11 sagardo mota dastatzeko aukera izango da, eta Olaldeko gazta bat zozkatuko dute sagardo onena aukeratzeko egingo den lehiaketan. Erromeria, berriz, 19:00etan hasiko da