Kiloka zabor atera dute Lazkaoko ikasleek errekatik
LAZKAO // San Benito ikastolako LH3ko ikasleek Agauntza errekaren bazterrak garbitu dituzte, aste honetan. Bildutako zaborra sailkatu ondoren, emaitza hauxe izan da: 8,2 kilo plastiko, 21 kilo errefusa (sokak, burdinak, oihalak, oinetakoak, eraikuntzako materialak), 4 kilo beira, 211 zigarro punta, eta 3 kilo paper eta kartoi. Garbitu beharrean, gutxiago zikintzeko eskatu dute.













