Dantzari Txikien topagune izan da Beasain
Dantzari Txiki eguna ospatu dute gaur Beasainen. Aurtzaka dantza taldeak antolatu du egun osoko egitaraua eta zortzi taldetako dantzariak elkartu dira.
Beasainen elkartu dira gaur Dantzari Txikiak. Urretxuko Lurra, Berako Gure Txokoa, Ordiziako Amets Bide, Gabiriako Goruntz, Lazkaoko Oin Arin, Zaldibiako Iztueta eta Beasaingo Ostadar zein Aurtzak taldeak aritu dira bertan. Goizeko hamaikak baino lehenago ekin diote egitarauari Dolarea Plazan.
11:30ean hasi dute desfilea eta talde bakoitzak bere dantzak eskaini ditu Beasaingo kaleetan zehar. Eguerdiko ordu batak pasata iritsi dira Loinazko San Martin plazara. Bertan, talde guztiek batera alardea egin dute. Sei dantza egin dituzte plazaren inguruan elkartutako jendetzaren aurrean: ikurrin dantza, agurra, San Petrike dantza, Axuri beltza, txotxongilo dantza eta fandangoa zein arin-arina.
Loinazko San Martin plazako dantzen ostean, amaitutzat eman dute goizeko saioa. Arratsaldean, Erauskin plazan elkartuko dira atzera. Bertan, dantzaldia egingo dute Modestorekin.