Herri danborradan parte hartu zutenei eskerrak luzatu dizkiete antolatzaileek
Hurrengo urteko danborrada antolatzeko laguntza eskatu dute, eta lagundu nahi dutenei ostegunean egingo den bilerara deitu diete.
Legazpiko herri danborradako antolatzaileek ohar bat kaleratu dute maiatzaren 2ko gauean ekitaldi horretan parte hartu zutenei zuzenduta. Eskerrak eman nahi dizkiete guztiei, eta hala jaso dute: “Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen parte hartzearekin, alaitasunarekin eta giro onarekin aurtengo herri danborrada izugarria izatea posible egin duzuen guztioi”,.
Aldi berean, hurrengo urteko herri danborradaren antolaketan laguntzeko prest daudenei dei egin diete, datorren ostegunean, maiatzak 26, Kultur Etxean 18:30ean egingo duten bilerara.