90 autobus elektriko eskatu dizkio Madrilgo Udal Garraio enpresak Irizarri
Azken eskaerarekin, Madrilgo EMT-k Irizar markako zero igorpeneko 175 autobus izango ditu bere flotan.
Madrilgo EMT Udal Garraio enpresak bosgarren eskaera egin dio Irizarri, 90 autobuseko eskaera bat esleituta Irizar e-mobilityri. Irizar zero emisioko ibilgailuek azken belaunaldiko 430 kWh-tik gorako bateriak izango dituzte eta ibilgailuen unitate eragilea 206 kW-ko motor zentral bat izango da. Pantografo alderantzikatuaren bidez edo kotxetegietan karga motelen bidez kargatu ahal izango dira autobusak. Azken eskaera horrekin, Irizar markako zero igorpeneko 175 autobus izango ditu bere flotan Madrilgo EMT-k. Esleipenerako Madrilek banakako entseguak egin ditu, autonomia eta eraginkortasun baldintzak neurtzeko.
Ibilgailuak ie bus modelokoak izango dira, 12 metro luzekoak. Bi ate, bidaiarientzako 28 eserleku, gidarientzako eserleku bat eta gurpil-aulkientzako 2 gune izango dituzte. Irizar ie tramaren ezaugarri estetiko batzuk jarri dizkiote flotari, hala nola, atzerako ispiluen ordez kamerak.













