2022/5/24

Goierri garaira Turismoaren sei Kode Etiko iritsi dira

Garapen jasangarriaren helburuekin bat egiten duten turismo alorreko sei erakunde eta enpresek jaso duten zigilua da.

Irizar markako 90 autobus elektriko gehiago Madrilen

Azken eskaera horrekin, Madrilgo EMTk Irizar markako zero igorpeneko 175 autobus izango ditu, guztira, bere flotan.

Alain Ezimendi (Beasain KE-ko jokalaria)

«Kasik obligazioa zen igotzea»

Alain Eizmendi Blanco (Beasain, 1990) herriko taldera itzuli zen denboraldi hasieran. Sasoi historikoa egokitu zaio, 20 urte baitira Beasain ez zela igotzen. Bertan jarraitu nahi du.

K. G. Z.

Bellota Herramientas enpresak fabrikazio lerro berria jarri du martxan

Legazpiko lantegian lau milioi euroko inbertsioa egin dute. Aitzurren eta mailuen ekoizpena ia bikoiztu egingo da. Langile kopuruan ez du eraginik, baina hiru txanda jarriko dira.

Afrika gertuago izateko

Afrikako astea ospatu dute Ordizian, Divina Gipuzkoako Emakume Nigeriarren Elkartearen ekimenez. Elkar ezagutuz elkarbizitza sustatzea du helburu antolakuntza taldeak

ariane vierbücher

Artea, bi herrietako auzoetara

Kultur Aterkia kolektiboak erakusketa, arte tailerra eta musika kontzertuak antolatu ditu larunbat honetarako. Ekitaldi guztiak Zumarragako Eitzaga auzoan izango dira.

Sofa eta Occhi di Farfalla musika talde zarauztarrak Seguran

Ekainaren 3an, izango da, Botikaxaharrean. Ganbaran Norbait Dabil taldeak antolatu du.

Gaizka Arangurenek Amaiurren inguruko hitzaldia egingo du bihar

'Amaiur 1522-2022. Memoria, epika eta politika' hitzaldia Kultur Etxean izango da, 19:00etan.

Joko interaktiboz bete dute Haztegi Ikastolako patio nagusia

Ikastolako patioan koloretako irudiak margotu dituzte, haurrak joko interaktiboen bidez hazi eta hezteko.

T. Madinabeitia

Jubilatu egunean lagunarteko bazkaria eta omenaldiak

Herriko adinekoenak omendu eta lagunarteko bazkaria egin dute.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa