'Bi arnas' dokumentala eta torturen inguruko solasaldia Ordizian
Iratxe Sorzabalek jasandako torturak oinarri dituen dokumentala emango dute bihar, Barrenan. Ondoren, solasaldia izango da.
Bihar, osteguna, arratsaldeko 18:30ean, estreinatu berri den Bi arnas dokumentalaren emanaldia egingo dute, Ordizian, Barrena Kultur Etxeko Areto Nagusian. Iratxe Sorzabalek 2001. urtean jasandako torturak ditu oinarri. Ondoren, torturari buruzko tertulia izango da, herriko tortura kasuez ere hitz egingo dute.