Cromlech antzezlana, Evaren alabak taldearen eskutik
Ostiralean, Ezkioko udaletxean eskainiko dute ikuskizuna, 19:00etan. Sarrera doakoa izango da.
Evaren alabak taldeak Cromlech antzezlana egingo du ostiralean Ezkioko udaletxean, 19:00etan. Doako sarrera izango da. Hiru emakume, ama eta bi alabak, aitaren heriotzaren ondoren elkartzean izandako elkarrizketa sakon batean kokatzen da antzezlana. Elkarrizketaren ondoren ezer ez da berdina izango. Antzezpena aurrera joan ahala familia sekretuak agertuko dira eta euren artean gaizki ulertuak, harridura eta erruduntasuna sortuko ditu, ikusleari barre algarak eraginez aldi berean.