Gazteen bizipenak ekarriko ditu 'Buah txabal' antzerkiak
ITSASONDO // Ostiralean, Unai Iturriagak idatzi eta Jon Zubiaga aktoreak interpretatzen duen Buah txabal antzezlana Itsasondon izango da, 18:00etan, Gaztelekuan. Hamasei urtetik gorako gazteei zuzenduta dago, izan ere, gazteen inguruko bizipenak kontatzen ditu protagonistak. Bestalde, gaur egungo gazteen topiko asko errepikatzen ditu.













