Kilianen aita, Hitzaren gehigarriarekin
Eduard Jornet, Kilianen aita, Zegaman da dagoeneko. Gaur, Goierriko Hitzaren gehigarria izan du esku artean.
Zegama-Aizkorri bederatzi aldiz irabazi duen Kilian Jornet korrikalari kataluniarra bihar iritsiko da Zegamara. Eduard Jornet aitak, ordea, aurrea hartu dio, eta Aizkorpeko herrian da dagoeneko. Gaur bertan banatu dute Goierriko Hitzaren gehigarri berezia, eta eskutan izan du berak ere.
Gotzon Aranburuk ateratako argazkiak: