Santa Barbaran meza eta hamaiketakoa
Segurako Kortaberri auzoko bizilagunek larunbatean hamaiketakoa eskainiko diete bertaratzen direnei.

Bi urteko geldialdiaren ondoren, segurarrek festatxoa egingo dute larunbatean, maiatzaren 28an, Santa Barbaran. Lehendabizi, 10:00etan, meza egingo dute, eta ondoren, Kortaberriko auzotarrek prestatutako hamaiketakoa dastatzeko aukera izango da.