'Viaje al cercano oriente en 1868' liburua aurkeztuko dute, bihar
Zumalakarregi Museoak eta CSICek elkarlanean antolatutako saioa da. Cristina de la Puente eta Jose Ramon Urquijo egileak bertan izango dira.

Zumalakarregi Museoak, CSIC-ekin elkarlanean, Viaje al cercano oriente en 1868 liburuaren aurkezpena antolatu du bihar arratsalderako. Ekitaldia museoan izango da, 19:00etan. Cristina de la Puente eta Jose Ramon Urquijo Goitia egileek aurkeztuko dute. Borboiko Alfontsoren eskuizkribu baten edizio kritikoa da.