Mendiak 1976 dokumentala proiektatuko dute bihar
Gizarte Etxeko areto nagusian izango da, 19:00etan. Luis Arrieta zuzendaria bertan izango da.
Mendiak 1976 dokumentala proiektatuko dute bihar Ormaiztegiko Gizarte Etxeko areto nagusian, 19:00etan. Jesus Iriarteren, Daniel Burguiren eta Luis Arrietaren filma da. Arrieta zuzendaria bera Ormaiztegin izango da lanaren nondik-norakoak azaltzeko. Euskaldun talde batek Shakhaur mendira (7.116 metro, Afganistan) 1976an egindako espedizioa du oinarri filmak. Euskaldun batzuek egin zuten lehendabiziko 7.000 metrokoa izan zen. Jaitsieran Leandro Arbeloak bizitza galdu zuen. Urtebete beranduago, Javier Pastorrek galdu zuen bizitza, Julian Lasterrarekin Mont Balnceko Couloir Gervasuttiko eskaladan. Mendizaletasunari, laguntasunari eta deskubrimenduei buruzko dokumentala da, baina baita memoriari eta galerari buruzkoa ere. Argiz betetako pelikula baikorra da.