Beasainen bigarren taldeak historia egin dezake Loinazen
KIROLA // Beasainen bigarren taldeak Vasconiaren aurka jokatuko du bihar, 17:30ean, Loinatz futbol zelaian. Irabazten badute, Ohorezko Mailara igoko dira. Zaleen laguntza eskatu dute. Klubaren historian lehen aldia izan daiteke bi talde nagusiak denboraldi berean mailaz igotzen direla.












