Forsberg suediarrak lehiara sasoiko itzuli dela erakutsi du, eta Cardonak 2019ko garaipena berretsi du, Stian Angermund-Vik-ek 2017an jarritako errekorra hobetuz.
Beasaindarrek zortzi eguneko jaiak dituzte. La Salleko ikasleek irakurri dute lehen pregoia; 22:30ean, Marik osatuko du bigarrena. Buruhandiek goxokiak banatu dituzte.
Maribel Pagolak ‘Ezkiogakoa bizirik dago oraindik’ liburua argitaratu berri du, duela ia 90 urte Ezkion gertatu omen zen Ama Birjinaren agerraldiari buruzkoa. Ezkio-Itsasoko Udalaren laguntza izan du.
Igandean ere Zegamako irteeran izango da Urrestarazu, hemeretzigarren aldiz. Orain arteko aldi guztietan parte hartu duten sei lasterkarietako bat da. "Gozatzeko" aholkatu die lehen aldiz parte hartuko dutenei.
Bi urte dira egoitzan horrelako jarduerak egiten ez direla. Egoiliarrei eta haien senitartekoei eta lagunei eskainitako emanaldia izango da.
Krosak eta mendi lasterketak uztartzen ditu Onditz Iturbek (Igorre, 1991). Iaz hasi zen trailetan, eta aurten, aurreneko parte hartzean, Espainiako Kilometro Bertikala irabazi du. Gogotsu dago Zegamarako.
Zegamaren izen onak erakarrita, dozenaka gaztek parte hartzen dute Junior Trail proban. Mendi lasterketen mundua ezagutu eta «disfrutatzea» dute helburu gehienek.
Lasterketa mundu osoan da ezaguna pilatzen den zale uholdeagatik. Ibilgailu mordoa da hori, aldi berean. Boluntario talde bat arduratzen da aparkalekuak kudeatzeaz, herria ez dadin blokeatu.
Pello Irizar (Beasain, 1958) omenduko dute bihar, danborradan. Bere alde lan asko egin du: pieza zaharrak berreskuratu eta berriak sortu ditu. Danbor Nagusi ere izandakoa da.
Ekainaren bigarren hamabostaldian hasiko dira obrak. Lanek 4 milioitik gorako aurrekontua eta 7 hilabeteko epea dute.
Urola Kirol Elkarteak mende erdia ospatzeko festa eguna antolatu du ekainaren 18rako.