Elkartasun Asteko ekitaldi nagusiak, gaur eta etzi Ataunen
ATAUN // Herenegun Haizea Ziluagaren hitzaldiarekin hasi zen Ataunen euskal presoekiko Elkartasun Astea. Gaur, 18:00etan, Lander Garroren Tipularen sehaska kanta dokumentala jarriko dute, antzokian, eta azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dute gero, San Martinen (20:00). Igandean, Lizarrustitik Naparriturrira joan (11:00), eta mokadua eta toka lehiaketa (12:30), eta hitzaldia (13:00) egingo dituzte han. Baita bazkaria ere (14:00). Euria bada, Aian izango da otordua. Txartelak (10 euro) tabernetan daude salgai.












