Zapiak Baten sormen tailerrak margotzeko aukera emango die zaldibiarrei
Zapiak Bat elkarteak II. Sormen Tailerra antolatu du, gaur, ostirala, 16:15ean, plazan. Haur, gazte nahiz heldu, zortzi urtetik aurrerako herritar guztientzat da.
Zaldibiari buruzko margolan bat egin beharko dute, 18:30erako. Norberak eraman behar ditu arkatza eta goma; margoak plazan hartu ahalko dituzte.
Sariak jarri dituzte: helduek, bi lagunentzat otordua Lazkaoetxen; 12-18 urte artekoek Illatin ogitartekoak;eta 8-12koek bost margo kutxa.













