Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak kofradiakide berriak izendatu ditu
Luis Irizar eta Jose Juan Castillo sukaldariei hil ondoko aitortza egin diete
Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak 32. Kapitulua ospatu du gaur. Ohiko moduan, kanpotik ekarritako kofradia, kofradiakide berri, ohorezko kofradiakideak, eta gonbidatu bereziak izan dira.
Kofradiakide berriak Txema Aranburu Etxeberria eta Patxi Olano Ansorena dira. Ohorezko kofradiakideak, Unai Lekuona Araiako Idiazabal gazta egiten duen artzaina, Juanita Murgiondo Ordiziako azokako ekoizlea, Ordiziako Babes Zibila, Inmaculada Arostegi EHUko ikerketa errektoreordea eta Samuel Martin Mateos TVE 2ko zuzendaria. Kofradiakide emerituak, berriz, Alberto Garin Golmayo eta Antton Murgiondo Iñiguez de Heredia.
Omenaldietarako tartea izan da. Luis Irizar eta Jose Juan Castillo sukaldariei hil ondoko aitortza egin diete.