Paella jana eta mozorroak Legorretan
Rebeca Vallesek irabazi du paella lehiaketa
Legorretarrak Azentzio jaiak ospatzen ari dira. Gaur mozorro eguna da. Aurtengo gaia jolasak da. Eguerdian txakolin dastaketa egin dute, Iraunkorrak txarangak alaituta. Ordu berean hasi da paella lehiaketa. Aurtengoa 38. ekitaldia da. Ondoren, herri bazkaria egin dute. Iluntzean kalejira egingo dute, Distopia elektrotxaragarekin.
Paella lehiaketa Rebeca Vallesek irabazi du. Bigarren saria Ezereza/Jakin-zak-entzat izan da, hirugarrena Bihar Pott-entzat eta laugarrena Iker Martinezentzat.
Bihar emango diete amaiera aurtengo jaiei. 13:00etan Elkartasun jantokia antzerkia egingo du Irrien lagunak taldeak. Eta 18:30etik aurrera, Turistreatzen kale antzerkia, Trapu zaharrak taldearen eskutik. 20:30ean berriz, Azentzio jaiei agurra egingo diete, gizon pikuaren ehorzketarekin.