Pello Irizar omendu dute Beasaingo danborradan
Gaurko ekitaldian haurren danborradako eta helduen danborradako kideek parte hartu dute. Haurrek aurreskua dantzatu diote eta alkateak oroigarri bat oparitu du. Ondoren, Irizarrek bi pieza zuzendu ditu. Horietako bat 'Beasaingo Martxa' izan da.
Gaur arratsaldean Pello Irizar (Beasain, 1958) omendu dute Beasainen. Irizarrek danborradaren alde lan asko egin du: pieza zaharrak berreskuratu eta berriak sortu ditu. Danbor Nagusi ere izandakoa da.
Gaurko ekitaldian haurren danborradako eta helduen danborradako kideek parte hartu dute. Haurrek aurreskua dantzatu diote eta alkateak oroigarri bat oparitu du. Ondoren, Irizarrek bi pieza zuzendu ditu. Horietako bat ‘Beasaingo Martxa’ izan da, noski.
Horra hor bi bideo eta argazki batzuk.