Zegama-Aizkorriko korrikalari onenen aurkezpena egin dute
Aitxuri ikastetxeko patioa txiki gelditu da. Bertan bildutako ehunka ikusleek korrikalariei pasilloa egin diete, baita milaka argazki atera ere. Kilian Jornet, Remi Bonet, Ruy Ueda, Aritz Egea, Courtney Dauwalter, Nienke Brinkman, Maude Mathys eta Sara Alonso izan dira, besteak beste, aurkezpenean izan dira mendi lasterkariak.
Gaur arratsaldean Zegama-Aizkorri maratoiko korrikalari onenen aurkezpena egin dute. Ikastetxeko patioa txiki gelditu da. Bertan bildutako ehunka ikusleek korrikalariei pasilloa egin diete. Baita milaka argazki atera ere.
Zegama-Aizkorri mendiko lasterketen Tourra da. Mendiko korrikalarien Meka. Lasterketa bihar izango da, baina herria jendez lepo dago jada. Aparkaleku asko beteta daude eta kalean sekulako giroa bizi da. Euskaldunen ondoren, kataluniarrak dira nagusi. Zegamako kaleetan katalana euskara bezainbeste entzuten da ia.