Hasi da Zegama-Aizkorri
Abiatu dira. Goizeko 09:00etan puntuan hasi da Zegama-Aizkorri maratoia. Korrikalariek 42 kilometroko ibilbidea du aurretik. Zuzeneko jarraipena egingo du GOIERRIKO HITZAk.
Bi urteko etenaren ondoren, ohiko formatura itzuli da Zegama Aizkorri mendi maratoia, bere 21. edizioan. Eta gogoz dago jendea, bai korrikalariak eta baita zaleak ere. Goizean goizetik giro beroa nabari da Zegamako plazan.
Aurtengo lasterketa irabazteko faborito nagusiak aurkeztu ondoren, antolakuntzak omenaldia egin die Antxon Burcio mendizalearen senideei. Bederatzietan puntuan hai da lasterketa. Korrikalariek 42 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, herrigunetik abiatuta. Otzaurte, Beunda, Aratz eta Sancti Spiritun barrena igoko dira Aizkorrira. Aketegi eta Andraitzeko gailurrak pasa eta gero hasiko dute beherako bidea, atzera ere, herrigunean bukatzeko.
GOIERRIKO HITZAk zuzeneko jarraipena egingo du: