Nienke Brinkman herbereetarrak emakumezkoen errekorra ere hobetu du
Maite Maiorak 2007an jarritako denbora nabarmen ondu du: 4:16:43 ordu. Bigarren lekuan Maude Mathys eta hirugarren Sara Alonso donostiarra sailkatu dira, errekor markan bi horiek ere.
Zegama-Aizkorriren errekor eguna borobildu du Nienke Brinkman herbereetarrak. Emakumeek, oro har. Mendi maratoia 4:16:43 orduan bukatu du. Maite Maiora mendaroarrak 2007an jarritako marka zegoen gaur arte indarrean (4:34:27). Ia 18 minutu beheratu du.
Emakumezkoetan bigarren postuan Maude Mathys sailkatu da, 4:26:03 ordurekin. Brinkmanekin buruz buruko lehian aritu da karrera osoan. Aizkorrin, 22. kilometroan, lau minutuko aldea ateratzen zion, ordea, Brinkmanek.
Podiumean Sara Alonso euskalduna sartu da, hirugarren postuan (4:26:40). Azken zatian balentria handiagoa egiteko zorian izan da, Mathys harrapatu, Oazurtzako jaitsieran minutu eta erdi janda. Lasterketa osoan eutsi dio hirugarren postuari.
EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA
- Nienke Brinkman, 4:16:43
- Maude Mathys, 4:26:03
- Sara Alonso, 4:26:40