Ordizia Rugbiko 18 urtez azpikoak ligako txapeldun
Xabi Fajardoren mutilek 17-5 irabazi dute Gaztediren aurka Elorrion eta garaikurrarekin itzuli dira Ordiziara.
Ordizia Rugbiko 18 urtez azpiko Gaur Logística Ordizia taldea ligako txapeldun izan da. Elorrion jokatu zuten igandean Gaztedi taldearen aurka eta 17 eta 5ko emaitza lortuta, ligako titulua irabazi zuten. Partida gogorra aurreikusten zen baina Xabi Fajardok zuzentzen duen taldeak garaikurra besapean itzuli zen Ordizira.