Hodei Zabaleta eta Eneko Imaz nagusitu dira Ataungo musean
Ataungo 5. Mus Ligaren finala jokatu dute asteburuan, festa giroan.
Ataungo 5. Mus Ligaren finala larunbat arratsaldean jokatu zuten, San Gregorio auzoko Zelai pilotalekuan. Festa giroan bukatu zuten lehiaketa, jokoaz gain mokadua jateko aukera ere izan zelako. Ligaxkaren azken partidak jokatu ondoren, txapeldun Hodei Zabaleta eta Eneko Imaz gazteak atera ziren. Haiek jantzi zituzten txapelak, beste sarituen artean.