Sarreren inguruan azalpenak eman ditu Ordizia Rugbik
Ampo Ordiziak bi titulu lortu ditu klubaren historian. Bata bestearen segidan iritsi ziren. 2011-2012 denboraldian bere lehen Errege Kopa irabazi zuen, eskalada meteoriko bat suposatu zuten urteen ondoren. Hurrengo denboraldian irabazi zuten bigarren Errege Kopa. Ligako finalera iritsi izan ziren 2011-2012 denboraldian baina ez dute titulu hori lortu orain arte. Beraz, Ordizia Rugby Elkartearentzat momentu historikoa da hau.
Hala, zaleen babesa ere izango dute. Ordiziatik bi autobus joango dira Sanboira, klubak berak antolatuta. Igandean, 04:30ean abiatuko dira Ordiziatik.
Sarreren egoera
Momentu hain garrantzitsuaren lekuko izan nahi dute askok, eta horren haritik esan, azken orduetan, antza denez, sarrerekin zalaparta pixka bat sortu dela.
Sarrerak lortzeko sortu den «ezengorkortasunaren eta urduritasunaren» aurrean, atzo arratsaldean, Ordizia Rugbik komunikatu bat zabaldu zuen argitzeko, «zelaiko edukiera mugatua» dela eta Ordizia Rugbiri bidali zaizkion sarrera kopurua «txikia» dela. Sarrerak banatzearen ardura «etxeko taldearena» dela, kasu honetan UE Santboianarena. Publikoaren edukiera mugaren aurrean, Santboianak bazkide bakoitzari sarrera bakarra hartzeko aukera eman diola, baina bazkide kopurua dela eta, publikoaren edukieraren «hiru laurdena» beteko dutela. «Haserreak ulertzen» dituztela, baina Ordiziak Rugbik sortu den egoera kudeatzeko ahal izan duen guztia egin duela.
Streming bidez
Sarreren inguruan sortu den egoera argituta, esan, Ordiziako Udalak pantaila erraldoi bat ipi-
niko duela Ordiziako Plaza Nagusian, nahi duen orok, lagunartean partida zuzenean jarraitu ahal izateko. Eserlekuak ere jarriko dituzte.
Bestalde, ETB4 kanalaren bidez ere jarraitu ahalko da Ampo Ordiziak eta UE Santboianak igandean 12:00etatik aurrera jokatuko duten errugbiko ligako finala