Eskarmentuaren ezpala eta distira
Jendetza bildu da asteburuan Zaldibiako frontoian, Gaztelupe elkarteak antolatutako jaialdian. Oinatz Bengoetxea izan dute gonbidatu.
Zaldibiako Gaztelupe pilota elkarteak urtean behin antolatzen duen jaialdirako Oinatz Bengoetxea leitzarra zen kartelburu, larunbatean. Baiko eta pilota profesionala utzi eta hilabete gutxira, esperientziatik jokatu du. Aitor Elizegi zaldibiarrarekin bikotea eginda jokatu du, Beñat Azketa beasaindarraren eta Alduntzinen ordez azken unean ekarri duten Iñigo Pascual abartzuzarraren aurka. 18-21 atzetik joan arren, 22-21 irabazi zuten Bengoetxea VI.ak eta Elizegik. Jendetza bildu zen Resti frontoira. Aurretik, lau eta erdiko bi neurketa jokatu ziren. Lide Lopezek irabazi zion Olatz Intsaustiri lehenbizikoan, eta Espinalek Elolari bigarrenean. Gaztelupeko haurrek ez zuten argazkia galdu.