2022/6/7

Ane Odriozolak Ordiziako Kimetz elkartearen ipuin lehiaketa irabazi du

Euskarazko ataleko saria irabazi du, 'Keniako elefanteak' izenburua duen lanarekin. Gaztelerazko ataleko irabazlea Valentziako Jose Borreda da.

Esklerosi anizkoitza dutenen alde irauli dute markagailua

Esklerosi anizkoitza dutenen alde egin dute hirugarren Azatxo Topaketa, 400dik gora saskibaloi jokalari gazteren parte hartzearekin. Baila con EM elkartearentzat diru ekarpena egiteko aukera egongo da astelehenera arte.

Gaztetxearen urteurrena ospatzea «debekatu» dietela salatu dute

Gazteek agerraldia egin dute gaztetxearen kanpoaldean. Urretxuko Udalak ez die ondoko aparkalekua utzi, egun berean pilotalekuan beste ekitaldi bat dagoelako

Aurtengo Oilar Jokoa Korpus egunean bertan egingo da

San Joan bezperarekin bat egiten zuen aurten, eta aste bete aurreratzea erabaki dute, ekainaren 16ra. Ohi bezala, 19:00etan hasiko da, plazan.

BDZk CAFen batzar orokorreraino iritsi nahi du

CAFen akziodun nagusiek batzarra egingo dute larunbatean Beasainen. BDZ mugimenduak kontzentrazioa antolatu du atarian, Jerusalemgo tranbiaren egitasmoa eteteko eskaria agendan txertatzeko nahaiarekin

Loinatzetan Orian pilatutako zaborrak ateratzeko herritarren laguntza eskatu dute

Zaldizurretako biribilgunetik Gipuzkoa plazako zubirainoko zatia garbituko dute, festagune erdi-erdian dagoenez bertan pilatu delako zabor gehien

Uxue Kerejeta musikaria, gaur gauean ETB1en

Zumarragako kantariak Gaztea Cover lehiaketako finalerdietan egindako saioa emango dute. Gaur jakingo da finalerako sailkatu ote den.

Larre eta landarekiko 'itsutasuna' ikusarazi dute haurrek udalean

Lardizabal herri eskolako ikasleak udaletxean izan dira, Eskolako Agenda 2030 egitasmoaren barruan.

Eskarmentuaren ezpala eta distira

Jendetza bildu da asteburuan Zaldibiako frontoian, Gaztelupe elkarteak antolatutako jaialdian. Oinatz Bengoetxea izan dute gonbidatu.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa