Esklerosi anizkoitza dutenen alde irauli dute markagailua
Esklerosi anizkoitza dutenen alde egin dute hirugarren Azatxo Topaketa, 400dik gora saskibaloi jokalari gazteren parte hartzearekin. Baila con EM elkartearentzat diru ekarpena egiteko aukera egongo da astelehenera arte.
Esklerosi anizkoitza dutenen aldeko hirugarren saskibaloi topaketa egin zuten Ordizian, larunbatean, Ordizia saskibaloi taldearen ekimenez. Topaketaren helburuak izan dira esklerosi anizkoitza duten pertsonen egoerari ikusgarritasuna ematea, haien alde lan egiten duen Baila con EM elkarteari bideratuko dioten diru bilketa egitea, eta hori guztia, saskibaloian ondo pasatuz egitea.
Topaketaren antolatzaileak «oso pozik» agertu dira, «helburuak bete» direlako. Partaidetza «zabala» izan zen, Gipuzkoako zazpi saskibaloi klubetako 400dik gora saskibaloi jokalari gaztek parte hartu zuten; Azpeitiako Iraurgi, Legazpiko Andraitz, Oñatiko Aloñamendi, Arrasateko Ointxe, Donostiako Easo eta Aldapeta, eta Ordiziako Azatxo Eskola.
Bestalde, gogoratu Baila con EM elkartearen aldeko diru bilketak martxan jarraitzen duela. Astelehenera arte egin daitezke ekarpenak (ES61 3008 0225 1039 6607 4621).