Larre eta landarekiko 'itsutasuna' ikusarazi dute haurrek udalean
Lardizabal herri eskolako ikasleak udaletxean izan dira, Eskolako Agenda 2030 egitasmoaren barruan.
Zaldibiako Lardizabal herri eskolako ikasle talde bat udaletxean izan zen, ostegunean, Eskolako Agenda 2030en barruan ikasturtean landu duten ingurumen lezioa Eztitxu Mujika alkateari azaltzera. Larreak, Zelaiak eta Landare itsutasuna gaia aztertu dute. Hainbat konpromiso hartu eta harrarazi dituzte landareak zaintzeko edo haietaz gehiago jakiteko.