Aizkorrira itzuliko dira larunbatean, Tomas Salazar gabe lehen aldiz
Tomas Salazarren omenezko Aizkorriko Bira eta Aizkorrira Begira mendi martxak egingo dituzte etzi. Salazar hil zenetik lehen edizioa da. Egitaraua mantendu dute
Tomas Salazar zena oroituko dute etzi, gustukoena zuena eginez: mendian ibiliz. Aizkorri Mendizale Elkartearen Aizkorriko Bira eta Aizkorrira Begira mendi martxak osatuko dituzte.
Salazar 2020ko abenduan zendu zenetik egingo den lehen edizioa izango da aurtengoa. Halere, ohiko egitaraua antolatu dute: 06:00etan abiatuko dira Aizkorri Mendizale Elkartearen egoitzatik Aizkorriko tontorrerainoko joan-etorria egingo dute ibilbide luzeko mendizaleek. 50 kilometro pasako eta 2.000 metrotik gorako desnibel positibotik gorako ibilaldia izango da. Azken kilometroetan Aizkorrira Begirako mendizaleekin egingo dute topo. Hauek itzuli xamurragoa dute: hamazazpi kilometro, Aizkorriraino heldu gabe.
Ibilaldi nagusian 80 lagun apuntatu dira eta laburrean, 30. Izen ematea larunbatera arte irekita dago, dena den. Gaur-bihar egiten dutenek hamar euro ordaindu behar dute, hamahiru mendian federatu gabeak badira. Izena emateko tramiteak albiste honen online bertsiotik egin daitezke.
Aizkorrikoek kopuruak gora egitea espero dute azken orduetan. 200 lagundik gora aurreikusi dituzte iraupen luzeko martxan eta 100 inguru gazteenei bideratutako ibilaldian. Benito Aiestaran antolatzaileak aipatu du eguraldiak asko baldintzatzen duela eta jendeak azken unera arte itxaroten duela, «badaezpada». Mendian ibiltzeko eguraldi aproposa dago iragarrita astebururako.
Horren ibilbide luzean eta horrenbeste jenderen ongizatea bermatzeko lanerako jende ugari behar da. 120 lagunek egingo dute lan etzi. Beharrak aseta dituztela zehaztu du Aiestaranek, eta boluntario guztien lana eskertu du. «Oso gustura gaude jendearen erantzunarekin: bai parte hartzeko, bai lanerako, bai marrazki lehiaketan… pandemia eta gero bagenuen zalantza, baina aurreko edizioetako zenbakietan ibiliko gara».
500 marrazki
omas Salazar marrazkilari «aritua» eta «fina» zela oroitu dute ingurukoek. Hariari tiraka, marrazki lehiaketa sortu zuten orain urte batzuk. Hirugarren edizioa izan da aurtengoa. 500 marrazki aurkeztu dituzte.
Irabazleak. Z. Herrero, A. Legorburu, M. Kortaberria, L. Barandiaran eta N. Franco izan dira A
saileko irabazleak, 7-11 urte bitartekoak; N. Odriozola, A. Jauregi eta J. del Rio, berriz, izan
dira B saileko irabazleak, 12 urtetik gorakoak. Sari-banaketa martxaren amaieran egingo dute eta helmugan eta online ikusgai jarriko dituzte