Lurretikan Urbeltz inguruan
Arteriak antolatuta, artea eta natura uztartzen dituen Lurretikan ekimena egingo da larunbatean. Izena aurrez eman behar da.
Lurretikan erakusketa Ordiziako Oiangu parkean, maiatzean.//Ane Garmendia Arteria sormen lantegiak Lurretikan ekimena antolatu du larunbaterako, Ormaiztegin. Artea eta naturguneak uztartzen dituen esperientzia da. Urbeltzeko frontoian elkartuko dira parte hartzaileak. Lehenengo saioa 11:00etan izango da, eta beteko balitz, 13:00etan beste bat egingo lukete. Izena eman nahi dutenek kultura@ormaiztegi.eus helbide elektronikora edo whatsapp-ez 688657455 zenbakira idatzi behar dute.













