Skakeitan Ordizian izango da, Gizpuzkoa Gazte Tour-en barruan
Skakeitan taldea egiten ari den agur biraren barruan, kontzertua egingo du larunbatean, Ordiziako Buztuntza plazan.
Gipuzkoan Gazte Tour ekimenak bi geldialdi egingo ditu Goierrin. Andoainen abiatu zen bira, maiatzaren 26an eta orain Ordiziaren txanda izango da. Egitasmo horren barruan Skakeitan taldeak kontzertu emango du, larunbatean, Buztuntza plazan eguraldi ona egiten badu eta Plaza Nagusian euria egiten badu. Hizpide talde goierritarra izango dute telonero.
Gipuzkoako Gazte Tour programak musika eta arte eszenikoen inguruko hainbat jarduera biltzen ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak garatua, lurraldeko beste eragile eta udalerri batzuekin lankidetzan.
Agur bira
Skakeitan 2008an Donostian sortutako taldea da. 2012an grabatu zuten lehen albuma, Ahotsa gabekoen ahotsa. Ondoren beste hiru lan kaleratu dituzte, horietako azkena, Nola galdu denbora izenburua duena.
2022aren hasieran taldeak azken agur bira egingo duela jakinarazi zuen, eta Gipuzkoako Gazte Tour izango da azken birarako aukeratutako datetako bat.