Doinuako ikasleen kontzertua, Hegialdeko jaien atari
Banda txikiak eta gazte bandak emanaldiak egin zituzten atzo Laubiden. Jaiak gaur hasiko dira, 18:30eko txupinazoarekin.
Gaurko 18:30ean hasiko dira ofizialki Hegialdeko jaiak, baina atzo arratsaldean festa usaina zerion auzoari. Azken urteetan bezala, Doinua Musika Eskolako banda txikiak eta gazte bandak kontzertua eskaini zuten Laubideko kale nagusian Jesus Castillejok zuzenduta, eta ikusle ugari elkartuz.
Hegialden musika gehiago entzuteko aukera izango da asteburu osoan zehar, gaur hasiko diren jaien barruan. Txupinazoa 18:30ean botako dute, auzoko karroza eta duela 42 urte atera zen Ttipi-Ttapa txarangaren gaurko partaideak ondoan direla. Buruhandiak eta erraldoiak ez dira urruti ibiliko. Afari herrikoiaren eguna da gaurkoa gainera, eta arratsaldean eta gauean dantzaldiak izango dira Trikiteens taldearekin. Bihar eta etzi ere izango ekitaldi ugari,
OSTIRALA, HILAK 10
· 18:30. Txupinazoa. Ttipi-Ttapa txaranga. Pintxoa eta ardoa. Buruhandi eta erraldoiak.
· 20:00. Trikiteens, dantzaldia.
· 22:00. Afari herrikoia.
· 00:00. Trikiteens, dantzaldia.
LARUNBATA, HILAK 11
· 11:30-13:00. ‘La maleta de Lekim’.
· 13:00. Alaitasuna errondailla.
· 14:30. Sahararren aldeko paella, bazkaria.
· 17:00. Ttipi-Ttapa txaranga.
· 18:30. Manuel de Manzanares, Ciudad Realeko dantza taldea, Korostik gonbidatuta.
· 19:30. Arku tiraketa saioa.
· 20:00 eta 00:00. Jamaika Show, dantzaldiak.
IGANDEA, HILAK 12
· 10:30. Meza, Domingo Agirren.
· 10:30-14:30. Ibilgailu klasikoen topaketa.
· 11:00-15:00. Jolasak-puzgarriak.
· 12:00-15:00.Trio de media noche, Eibarko abeslariak.
· 16:00. Sptunik goitibeherak.
· 18:00. Herri kirolak.
· 19:00. Urolatarrak txaranga.
· 22:00. Su artifizialak.
IRUDIAK: Doinua Musika Eskola eta Tere Madinabeitia