Legazpiko ezkutuko altxorrak agerian jarriko dituzte igandean, bisita gidatuen bidez
Mirandaola burdinola martxan ikusteko aukera izango da, 11:30ean dohainik egingo duten erakustaldian. Txillida Lantokia, Fabrika Gunea, Aiton-amonen eskola, Ogiaren Txokoa eta Igeralde errota dira beste eskaintzak.
Ezkutuko altxorrak turismo programaren barruan, Legazpin izango da zer ikusi igande honetan, Lenbur Fundazioak antolatutako bisita gidatuei esker. Bisita horietako bat, gainera, dohainik izango da, Mirandaolako burdinolakoa. Euskaraz 11:30ean egingo den bisita izango da doakoa, baina aldez aurretik izena eman beharko da, turismo bulegora deituta: 943 73 04 28. Burdinola martxan jarriko da.
Lenburrek iganderako prestatu duen eskaintza beste bisita hauekin osatzen da: 10:00etan, Txillida Lantokia, Fabrika gune berria eta aiton-amonen eskola ikusi ahal izango dira; eta 11:00etan Ogiaren Txokoa eta Igeralde errota. Bestalde, 12:30ean ere martxan jarriko da burdinola.